Sarerrak bihar, otsailak 13, entradas.com-webgunean.
OHARRA: Ez dira sarrerarik salduko Baluarteko Txarteldegian ezta La Morea-ko NICDOko informazio eta salmenta gunean.
Sarrerei eta salmenta-puntuei buruzko zalantzaren bat duzu?
16 urtetik beherakoek pertsona heldu arduradun batez lagunduta joan beharko dute.
16 eta 17 urtetik beherakoek sinatutako baimen batekin sartu beharko dute.
Sarerrak bihar, otsailak 13, entradas.com-webgunean.
OHARRA: Ez dira sarrerarik salduko Baluarteko Txarteldegian ezta La Morea-ko NICDOko informazio eta salmenta gunean.
Eros Ramazzotti Iruñara iritsiko da 2027ko maiatzan
Eros Ramazzotti 2027ko maiatzaren 2an iritsiko da Navarra Arenara, Una historia importante izeneko bere mundu mailako biraren barruan.
Kondairak ez dira hiltzen, atseden hartu besterik ez dute egiten. Hori da Eros Ramazzottiren kasua: bere lehen estudio-diskoaren ondoren lau hamarkada baino gehiago igaro direnean, eta Italiako musika eta kultura mundu osora eraman dituen enbaxadore nabarmen gisa, historia egiten jarraitzen du.
Batzuetan egia abestietan dago. Erosek badaki hori. Horregatik, urteetan zehar maila handiko katalogoa eraiki du —‘Cosas de la vida’, ‘Otra como tú’, ‘Se bastasse una canzone’, ‘Piú bella cosa’…—, eta zuzenean eskainita setlist ikusgarri bihurtzen da. Bere UNA STORIA IMPORTANTE WORLD TOUR birarekin, 2026an eta 2027an mundu osoko ehunka mila ikuslerengana iritsiko da.
Istorioak politagoak dira benetakoak direnean, eta hori erakutsi nahi izan du Eros Ramazzottik bere azken diskoarekin, ‘UNA STORIA IMPORTANTE’, birari izena ematen dion lanarekin. Birak Europako dozenaka hiri zeharkatuko ditu (Frankfurt, Belgrado, Budapest, Geneve, Oslo edo Paris, beste askoren artean) eta Amerikako kontinentekoak ere (Toronto, New York, Miami, Los Angeles…), bereziki presentzia handia izango duelarik bere jaioterriko Italian eta bere Espainia adoptiboan.