Irudia
Interior de un autobús

Arena Busa

Ikuskizunetara eramango zaitugu

Arena Busa Nafarroa Arenak eta NICDOk ematen duten zerbitzua da, eta Nafarroako barrutian gertatzen diren ikuskizun handienetara gerturatzeko aukera ematen du. Zerbitzuak 6 linea ditu eta Nafarroa Arenara doazen Foru Komunitateko hainbat hiri eta herri zeharkatzen dituzte; ekitaldia amaitu ondoren, jatorrizko herrietara itzultzen dira.
 

Ibilbide kopurua6 ibilbide Foru Komunitate osoan   ErreserbakTxartela aldez aurretik erreserbatu ahal izango duzu ekitaldi bakoitzaren fitxan navarrarena.com helbidean   Prezioa5,5 € (joan-etorria).

Eventos con servicio Arena Bus

Ibilbideak

L1
Tudela -
Citruénigo -
Corella -
Castejón -
Marcilla -
Arena
L2
Caparroso -
Olite -
Tafalla -
Artajona -
Arena
L3
Bera Bidasoa -
Oronoz Mugaire -
Elizondo -
Ventas de Arraitz -
Arena
L4
Isaba -
Burgui -
Sangüesa -
Lumbier -
Aoiz -
Arena
L5
Viana -
Mendavia -
Los Arcos -
Estella -
Puente la Reina -
Arena
L6
Alsasua -
Etxarri Aranaz -
Huarte Araquil -
Irurzun -
Arena

Baldintzak

ADIN TXIKIKOAK

Zerbitzu hori erabiltzen duten 16 urtetik beherakoek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute.

GEHIENEKO EROSKETA

Online erosketa pertsonako 6 txartelera mugatzen da, zerbitzua ahalik eta pertsona gehienek erabiliko dutela bermatzeko.

EKITALDIAREN SARRERA

Arena Buseko txartel bat erosteak ez du esan nahi ekitaldiaren sarrera erosi edo eduki behar denik. Sarrera aparte erosi behar da.

ORDUTEGIAK

Arena Bus zerbitzu bakoitzaren ordutegiak aldatu egingo dira ekitaldi bakoitzaren arabera, eta behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko dira webgune honetan eta barrutiaren sare sozialetan. Zerbitzu bakoitzaren ordutegiak une oro egongo dira eskuragarri ekitaldi bakoitzaren fitxan.

PREZIO BAKARRA

Txartelak 5,5 €-ko prezio bakarra du, gastuak barne; eta berdin du autobusera igotzeko eta jaisteko geltokia zein den. Ezin da joateko eta/edo itzultzeko txartel bakarra erosi.

IRITSIERA-ORDUTEGIA

Arena Bus zerbitzua barrutira noiz iritsiko den ekitaldi bakoitzaren ateen irekieraren arabera kalkulatuko da. Ordutegiak dagokion ekitaldiaren fitxan adieraziko dira, zerbitzua gaitu ondoren.

IRTEERA-ORDUTEGIA

Arena Bus zerbitzuaren irteera ekitaldia amaitu eta 30 minutura egingo da. Autobusa adierazitako geltokian irtengo da, barrutiaren kanpoaldean: Eladio Zilbeti kalea, Iruñeko Albertia El Sadar egoitzaren parean.

PUNTUALTASUNA

Lehentasuna emango zaio Arena BUS zerbitzuaren irteera- eta iritsiera-ordutegiak betetzeari, eta erabiltzaileak behar besteko aurrerapenaz egon beharko du zerbitzuaren irteerako eta helmugako geltokietan. Geltoki bakoitzean adierazitako ordua baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen dugu.

ZERBITZUA BERTAN BEHERA UZTEA

Arena Busaren linea aktibatzeko, gutxienez 6 erreserba behar dira. Kopuru hori lortzen ez bada, zerbitzua bertan behera geratuko da.