Ohiko galderak

Zerbaitetan lagundu zaitzakegu?

Non aparka dezaket?

Aparkaleku ugari daude Nafarroa Arenako inguruetan baita aparkaleku irekiak ere, hala nola Sadarreko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko edo NUPeko futbol-zelaiko aparkalekua.

Ezin izango da barrutiaren inguruko eremuetan aparkatu, Sadarren futbol-partida dagoenetan.

Badago motoen aparkalekurik?

Bai, bi moto-aparkaleku daude barrutiaren perimetroan.

Badago bizikleten aparkalekurik?

Bai, bizikleten aparkaleku irekia dago Aizagerria plazan eta Extremadura zeharbidean.

Zer autobus-linea dira Nafarroa Arenatik hurbilen daudenak?

1, 6, 9, 11 eta 16 lineak dira pabiloitik gertuen geltokia duten eskualdeko hiri-garraioko lineak. Ekitaldi guztietan 11. linea indartzeko zerbitzu berezi bat gaitzen da. Kontsultatu hemen Nafarroa Arenara iristeko xehetasun gehiago.

Zer autobus-linea har ditzaket gauean?

22:45etik aurrera, eskualdeko hiri-garraioko zerbitzuak errefortzu berezi bat (R3) aktibatzen du, Nafarroa Arenatik Vianako Printzerako ibilbidea egiteko.

Badago aparkalekurik Nafarroa Arenan?

Bai, lurpeko aparkaleku bat dugu Nafarroa Arenan, eta ekitaldi bakoitzerako plaza kopuru mugatu bat jarriko da jendearen eskura. Zerbitzu hau erreserbatu ahal izateko, kontsultatu ekitaldi bakoitzaren fitxa.

Badago taxi-geltokirik Nafarroa Arenan?

Bai, taxi-geltoki bat dago Aizagerria plazan.

Zer ordutan irekitzen dituzte ateak ikuskizun bakoitzaren aurretik?

Jarduera edo ikuskizun bakoitzak ateak irekitzeko ordutegi propioa du, eta egun batzuk lehenago gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan) argitaratuko da.

Ikuskizuna hasi ondoren sar naiteke barrutira?

Bai, ekitaldia amaitu baino 15 minutu lehenago ere sar daiteke barrutira.

Nafarroa Arenatik irten naiteke ikuskizuna amaitu baino lehen?

Bai, edozein unetan irten zaitezke barrutitik. Behin kanpora irtetean, ezin izango da berriro sartu, sarrerak balioa galtzen baitu, ekitaldiaren beharrek hala eskatzen dutenean edo sarreren salmentan kontrakoa zehazten ez denean izan ezik. 

Animaliak sar daitezke?

Behar bezala akreditatutako laguntza-txakurrak bakarrik sar daitezke. Animaliak ezin dira sartu barrutian, ezta bertan egon ere.

Nola sartuko naiz barrutira pistako sarrera bat badut?

Barrutira sartzeko ateak jarduera edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Sarrerei buruzko informazioa egun batzuk lehenago argitaratuko da gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan). Era berean, Nafarroa Arenak hiru sarbide ditu Pistako sarreretarako. Sarbide horiek 1. Pista, 2. Pista eta 3. Pista izendatzen dira. Sarbideen kokapena hurrengo mapan kontsulta dezakezu.

Nola sartuko naiz barrutira harmailetako sarrera bat badut?

Barrutira sartzeko ateak jarduera edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Sarrerei buruzko informazioa egun batzuk lehenago argitaratuko da gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan). Era berean, Nafarroa Arenak Harmailetako sarreren bi sarbide ditu (A atea eta C atea). Sarbideen kokapena hurrengo mapan kontsulta dezakezu.

Nola sartuko naiz barrutira MUP sarrera bat badut?

Barrutira sartzeko ateak jarduera edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Sarrerei buruzko informazioa egun batzuk lehenago argitaratuko da gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan).

Nafarroa Arenak MUP sarreren bi sarbide ditu (A atea eta C atea). Sarbideen kokapena hurrengo mapan kontsulta dezakezu.

Sarbide horiek irisgarriak dira, eta ez dute sarbidea eragozten duen oztoporik. Gainerako sarbideek eskailerak dituzte, eta ezin dira igogailuz iritsi.

Badago segurtasun-kontrolik barrutira sartzean?

Barrutira sartu aurretik, segurtasun-kontrola dago sarrera guztietan.

Zenbat irauten du ekitaldi batek?

Ekitaldi bakoitzaren iraupena ikuskizunaren araberakoa da. Informazioa aldez aurretik ezagutuz gero, egun batzuk lehenago argitaratuko dugu gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan).

 

Argazki-kamera bat eraman dezaket?

Ez dago baimenduta reflex kamerekin edo kamera profesionalekin sartzea.

Selfie makila batekin sar naiteke?

Ezin da selfi makilarik sartu.

Janariarekin eta edariarekin sar naiteke?

Tapoirik gabeko ur botila txiki batekin eta pertsonako janari pixka batekin sar daiteke. Ezin da edari alkoholdunekin sartu.

Motxilekin sar daiteke?

Bai, baina motxilak edo poltsa txikiak badira eta gure segurtasun-zerbitzuak miatu ondoren.

Kasko batekin sar naiteke?

Ezin da kaskorik sartu.

Pankartak edo kartelak eraman daitezke?

Kartelekin sar zaitezke, bertaratutako beste pertsona batzuk molestatzen ez badituzte, ikusten uzten badute eta seguruak badira, eraikinaren beste komunikazio-elementu batzuk estaltzen ez badituzte eta iraingarriak ez badira.

Aterkiekin sar daiteke?

Aterki tolesgarriak baino ezin dira sartu barrutira.

Non eros ditzaket Nafarroa Arenan antolatutako ekitaldietarako sarrerak?  

Ekitaldiaren arabera, salmenta-kanal ofizialak ezarriko dira. Salmenta-kanalak ekitaldi bakoitzaren fitxan zehazten dira.  

Nafarroa Arenak salmenta kanal propioa du, baina ez dago beti eskuragarri ekitaldi guztietan. Nafarroa Arena kanal ofiziala edo sarrerak saltzeko kanal ofizialetako bat bada, honako salmenta-kanal hauek gaituko dira:

  • www.navarrarena.com
  • Baluarteko leihatilak (ordutegia: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, udan izan ezik).
  • La Morea merkataritza-gunean dagoen NICDOren salmenta- eta informazio-gunea (ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:30etatik 21:30etara).
     

Nafarroa Arenan txarteldegi fisikorik badago sarrerak erosteko?

Nafarroa Arenan ez dago egunero irekita dagoen sarrerak erosteko txarteldegi fisikorik. Nafarroa Arenako leihatila ikuskizunaren egun berean irekiko da, oraindik sarrerak eskuragarri badaude. Leihatilaren ordutegiari buruzko informazioa egun batzuk lehenago argitaratuko da gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan). Ekitaldirako sarrerarik geratzen ez bada, Nafarroa Arenako leihatila ez da irekiko ekitaldiaren egunean.

Erositako sarrerak itzul daitezke?

 Ez. Erosketa osatu aurretik ondo ziurtatu behar duzu, ezin baitira itzuli erositako sarrerak. Ekitaldira ezin joatea edo sarrerak eskuratzean akatsen bat egin izana ez dira sarrerak itzuli ahal izateko aukera ematen duten arrazoiak. Ekitaldia bertan behera uzten denean bakarrik itzuliko dira.
 

Mugikorrean eraman dezaket sarrera?

Ekitaldi bakoitzeko sarrerak saltzen dituen enpresaren araberakoa izango da; izan ere, sarrerak fisikoak PDFan deskarga daitezkeenak, digitalak edo mugikorrerako soilik direnak izan daitezke.  

Ez da argazkirik onartuko, ezta pantaila-kapturarik ere.
 

Sarrerak Nafarroa Arenako salmenta-kanal ofizialean (Bacantix) erosi ditut, eta sarrerak paperean jasotzeko aukera hautatu dut. Non jaso ditzaket sarrerak?

Sarrerak www.navarrarena.com webgunean erosi badituzu eta sarrerak paperean jasotzeko aukera aukeratu baduzu, Baluarteko leihatilan jaso ditzakezu, La Morea merkataritza-gunean dagoen NICDOren salmenta- eta informazio-puntuan edo ekitaldiaren egunean bertan Nafarroa Arenako leihatilan. Sarrerak beste salmenta-plataforma batzuetan erosi badituzu, plataforma horren enpresa-kudeatzaileari galdetu behar diozu.

Sarrerak www.navarrarena.com webgunean erosi badituzu eta sarrerak paperean jasotzeko aukera hautatu baduzu, salmenta-zenbakia edo erosketa egiteko erabili duzun helbide elektronikoa aurkeztu beharko duzu.
 

Sarrerak Nafarroa Arenako salmenta-kanal ofizialean (Bacantix) erosi ditut, eta sarrerak galdu ditut. Nola berreskura ditzaket?

Bacantixen erositako sarrera horiek berriro inprima daitezke erosketaren ondoren jasotako berrespen-mezu elektronikoan jaso zenuen ordainagiritik. Mezu elektroniko hori aurkitzen ez baduzu, infonavarrarena@nicdo.es helbidera idatz diezagukezu.

Sarrerak leihatilan edo La Moreako NICDOren salmenta- eta informazio-puntuan erosi badira eta kreditu-txartelarekin ordaindu badituzu, idatzi infonavarrarena@nicdo.es helbidera, egoeraren berri emateko, eta aurretik erositako sarrera desgaituko duen kopia bat egingo dugu.  

 

Sarrerak ez ditut erosi ekitaldian adierazitako kanal ofizialetako batean. Zer gerta daiteke? 

Baliteke erositako sarrerak baliogabeak izatea, eta ezin izango zara ekitaldira sartu. Erosketa ekitaldiaren fitxan adierazitako kanal ofizialen bidez egitea gomendatzen dugu. 

 

Nire sarreren argazki bat argitara dezaket sare sozialetan eta/edo blogetan? 

Sarreren argazkirik ez argitaratzea gomendatzen dugu. Argitaratu nahi izanez gero, ez argitaratu inoiz barra-kodea edo QRa.

Badago eserlekurik mugikortasun urriko pertsonentzat?

Bai. Indarrean dagoen araudia betez, Nafarroa Arenak mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako tokia du barrutiaren barruan. Mugikortasun urriko pertsonek ekitaldi bakoitzaren fitxan adierazten diren salmenta-plataformetan eros ditzakete sarrerak. Eremu horiek “Mugikortasun urria” izenarekin edo antzeko beste izen batekin saltzen dira.
 

Non daude MUP tokiak?

Tokiak 0 solairuko (kalearen maila bereko solairuan) hainbat eremutan daude. Barrutiko gainerako tokiak ez dira irisgarriak. Informazio gehiago hemen.
 

Zer prezio dute mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerek?

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren prezioa enpresa sustatzaileak finkatzen du. Online salmentan kontsultatu ahal izango duzu, salmenta gaituta dagoenean. Edo infonavarrarena@nicdo.es  helbidean ere egin dezakezu kontsulta.
 

Nola sartuko naiz barrutira MUP sarrera bat badut?

Barrutira sartzeko ateak jarduera edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Sarrerei buruzko informazioa egun batzuk lehenago argitaratuko da gure sare sozialetan (Instagram, WhatsApp, X eta Facebook) eta webgunean (ekitaldiaren fitxan).

Nafarroa Arenak MUP sarreren bi sarbide ditu (A atea eta C atea). Sarbideen kokapena hurrengo mapan kontsulta dezakezu.

Sarbide horiek irisgarriak dira, eta ez dute sarbidea eragozten duen oztoporik. Gainerako sarbideek eskailerak dituzte, eta ezin dira igogailuz iritsi.

 

Zergatik daude MUP butakak Nafarroa Arenako 0 solairuan bakarrik?

Nafarroa Arena barrutiak MUP gisa gaitutako butakak ditu ireki zenetik; horrela, indarrean dagoen legeria betetzen du, hori betetzera behartzen baitu barrutiaren jarduerarako ireki ahal izateko. MUP tokiak barrutira sartzeko solairuan (kanpotik sartzeko 0 kotan) egotearen arrazoia toki horien erabiltzaileentzako eta haien laguntzaileentzako balizko ebakuazio baten aurrean ahalik eta bermerik handiena ematea da. Kontzertuetarako MUP butakak ekitaldi bakoitzeko fitxetatik eros daitezke, betiere bi besaulki (MUP + laguntzailea) erosten direla ziurtatuz eta beste hirugarren bati beste bietatik ahalik eta gertuen dagoen toki bat erostea erraztuz 3 sarrera eskatuz gero.
 

Lagun batekin baino gehiagorekin joan naiteke?

Mugikortasun urriko pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarra aurreikusten da. Hala ere, zure egoera desberdina bada, jarri harremanetan gurekin infonavarrarena@nicdo.es helbidean, zure egoeraren berri emateko, eta behar diren pertsona horiei lekua bilatzen saiatuko gara Nafarroa Arenak sarrera horiek saltzen dituenean.
 

Mugikortasun urriko sarrera ez dena. Aldaketa egin dezaket?

Sarrera gure webgunean, Baluarteko leihatilan edo La Morea merkataritza-guneko NICDOren salmenta- eta informazio-puntuan erosi baduzu, jarri harremanetan infonavarrarena@nicdo.es helbidean eta zure kasua aztertuko dugu zure beharren eta sarreren eskuragarritasunaren arabera. Beste salmenta-plataforma batean erosi badituzu, jarri harremanetan plataformarekin eta kontatu zure egoera.
 

Gurpil-aulkian noa eta pistarako sarrera daukat. Sar naiteke?

Ez, segurtasun-arrazoiengatik, eskailerak igo eta jaitsi ditzaketen pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira pistan, sarrera eta ebakuazioa eskailera bidez egiten baitira.

 

Min hartu dut eta makuluekin nabil. Sar naiteke edozein eserlekutara edo pistara?

Sarrera gure webgunean, Baluarteko leihatilan edo La Morea merkataritza-guneko NICDOren salmenta- eta informazio-puntuan erosi baduzu, jarri harremanetan infonavarrarena@nicdo.es helbidean eta zure kasua aztertuko dugu zure beharren eta sarreren eskuragarritasunaren arabera. Beste salmenta-plataforma batean erosi badituzu, jarri harremanetan plataformarekin eta kontatu zure egoera.

 

Badago desgaitasuna duten pertsonentzako aparkalekurik?

Bai, eraikinaren perimetroan hainbat toki daude desgaitasuna duten pertsonentzat.

 

Nafarroa Arenak badu desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko langilerik?

Bai, Nafarroa Arenako jendeari arreta emateko langileek desgaitasunen bat duten pertsonak artatuko dituzte, hala eskatzen badute.

 

Entzumen-desgaitasuna duen pertsona bat naiz, nola eska dezaket entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-sistema bat?

Teknologia berrien erabilera ezarri dugu entzumen urritasuna duten pertsonei eta pertsona gorrei Nafarroa Arenan eskaintzen ditugun kontzertuak eskuragarri egiteko. Bi sistema ditugu: txaleko bibratzaileak eta begizta magnetikoa. Hemen daukazu informazio gehiago. Joan behar duzun ekitaldiaren fitxan dagoen inprimakiaren bidez eska dezakezu sistema hori. 
 

Laguntza-txakurrak sar daitezke? 

Bai, indarrean dagoen araudiaren arabera, laguntza-txakurrak sar daitezke, behar bezala akreditatuta badaude.
 

Kontuan hartu ez dugun beste premiaren bat duzu?

Jarri harremanetan gurekin infonavarrarena@nicdo.es helbidean zure egoerari buruz hitz egiteko, eta zure kasua aztertuko dugu ahal dugun heinean laguntzeko.

Adin txikikoak sar daitezke barrutira?

Ekitaldi bakoitzak adin txikikoak barrutira sartzeari buruzko baldintza espezifikoak ditu. Kontsultatu berariazko baldintzak ekitaldi bakoitzaren fitxan edo sarrerak erostean.

Oro har, 16 urtetik beherako adin txikiko guztiek adin nagusiko pertsona batekin joan behar dute. 16 eta 17 urtetik beherakoak arduradun baten (aita, ama edo legezko tutorea) baimenarekin sar daitezke esparrura. Ekitaldiaren antolatzaile bakoitzak ezarriko ditu mugak.
 

Adin txikiko guztiek sarrera bat izan behar dute?

Bai. Adin txikikoek beti izan behar dute sarrera bat kontzertuetan, kirol-ekitaldietan edo sarrera behar duten bestelako ekitaldietan. Sarrera beti behar duten arren, sarrera ordaindu behar den ala ez ekitaldiaren antolatzailearen esku dago; beraz, batzuetan, ekitaldiaren fitxan adieraziko da.
Adin txikikoentzako prezio espezifikoak eta baldintzak ekitaldi bakoitzaren fitxan edo sarrerak erostean kontsulta ditzakezu.
 

Badago haurtxoentzako barrutian?

Bai, Nafarroa Arenak haurtxoentzako aldagailuak ditu komunetan.
 

Haur-kotxearekin sar naiteke?

Adin txikikoei sartzen uzten zaien ikuskizunetan, zaindu gabeko eremu bat gaituko da 0 solairuan, haur-kotxeak aparkatzeko.

Nola aurkituko dut nire eserlekua Nafarroa Arenan?

Barrutia seinaleztatuta dago, eta nola iritsi esango dizun galde diezaiokezu gure kokapen-taldeari.
 

Ikuskizunean eserlekua alda dezaket?

Segurtasun- eta edukiera-arrazoiak direla eta, ezinezkoa da ikuskizunean eserlekua aldatzea.
 

Nire eserlekutik jaiki eta dantza egin dezaket?

Bai, baina saiatu ez molestatzen atzean dituzun pertsonak, eta ez igo besaulkietara eta ez oztopatu korridoreak edo eskailerak. Atzean dauden pertsonak kexatuz gero, ikusleak bere eserlekuan eserita egon beharko du, eta ezingo da altxatu eta dantzatu.

Badago jatetxerik edo kafetegirik Nafarroa Arenan?

Bai, Nafarroa Arenan kafetegi bat dago, El Escondite del Arena. Ordutegiak bere sare sozialetan edo webgunean kontsultatu ahal izango dira. Kontsultatu hemen kokapena.
 

Ikuskizunetan badago barra-zerbitzurik?

Hainbat puntu daude, pistan zein harmailetan banatuta, jatetxe-zerbitzua eskaintzeko. Kontsultatu hemen informazio gehiago.


Nola ordain dezaket barretan?

Barretan, kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordain daiteke, eta eskudirutan ere ordain daiteke, hala adierazten duten barretan.
 

Kontsumitu daitezke edari alkoholdunak?

Bai, kirol-ikuskizunetan izan ezik. Debekatuta dago adin txikikoei edari alkoholdunak saltzea eta/edo ematea.
 

Badago zeliakoentzako janaririk?

--------------------------

 

Badago mediku-zerbitzurik barrutian?

Bai, araudiak ezartzen duen bezala, zerbitzu medikoa dago.


Badago desfibriladorerik barrutian?

Bai, Nafarroa Arena eraikin kardio babestua da.


Nola joango naiz zerbitzu medikora?

Eskatu laguntza antolakuntzako taldeari, jendeari arreta emateko taldeari eta/edo segurtasunari, zerbitzu medikoa aurki dezaten.


Erre daiteke barrutian?

Ez. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezin da barrutiren barruan erre ikuskizun bakar batean ere. Kanpoan erretzaileen gunea prestatuko da, ekitaldi bakoitzaren arabera.
  

Kutxazain automatikorik badago?

Eraikinean ez dago kutxazainik.
 

Badago wifirik?

Bai, doako wifi-konexioa dago barrutian.
 

Ba al dago telefono mugikorretarako kargatzeko estaziorik?

Ez dago telefono mugikorretarako kargatzeko estaziorik.
 

Badago telefono mugikorrak kargatzeko punturik?

Ez dago telefono mugikorrak kargatzeko punturik.
 

Merchandisingik saltzen da?

Merchandising produktuen salmenta ekitaldiak antolatzen dituen enpresa bakoitzaren esku dago. Kontsultatu Instagram, WhatsApp, X eta Facebook edo infonavarrarena@nicdo.es helbidean.
 

Arropazaindegi-zerbitzurik badago?

Ez da arropazaindegi-zerbitzurik eskaintzen, normalean. Ekitaldi batean baldin badago, ekitaldiaren fitxan iragarriko da.


Non utz dezaket nire CVa?

 

Nora joan naiteke zerbait galdu badut?

Nafarroa Arenako ekitaldi batean zerbait galdu baduzu, jarri harremanetan gurekin infonavarrarena@nicdo.es. helbidean.


Nafarroa Arena bisitatu daiteke?

Bai. Bisita gidatua eskatzeko, jarri harremanetan _____ helbidean. Informazio gehiago.
Bai Bisita gidatu eskatzeko, kontsultatu hemen: Informazio gehiago.

Ekitaldi bat antolatu nahi dut Nafarroa Arenan. Nola antola dezaket? 

Idatz iezaguzu inprimaki hau zure datuekin beteta, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Nola akreditatu naiteke ekitaldi baterako prentsa gisa? 

Oro har, ekitaldietarako prentsa-akreditazioak enpresa-antolatzaileak kudeatzen ditu. Edozein kontsulta egiteko navarrarenacomunicacion@nicdo.es helbidera jo dezakezu.


Komunikabide batean lan egiten dut. Nola eskura dezaket prentsarako informazioa?

www.navarrarena.com/eu/prensa helbidean eskura dezakezu komunikabideentzat eskuragarri dagoen informazio guztia (prentsa-oharrak, logotipoak, irudiak, esteka interesgarriak eta abar). Gainera, edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan infonavarrarena@nicdo.es helbidearekin, eta ahal dugun neurrian lagunduko dizugu.    

Nola jar dezaket erreklamazio bat?

Ekitaldi bati buruzko erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, Nafarroa Arenak posta-helbide bat emango dizu, erreklamazioa bidaltzeko.

Badu Nafarroa Arenak eraso sexista eta/edo sexualen aurkako protokolorik?

Bai, Nafarroa Arenak eraso sexistei edo sexu-erasoei aurre egiteko jarduera-protokolo bat du. Protokolo hori ekitaldi guztietan lan egiten duten segurtasun-langileek aplikatzen dute –protokolo horiek aplikatzeko prestakuntza espezifikoa jaso dute–, eta 1.000 parte-hartzailetik gora daudenean, baita ekitaldietan parte hartzen duten Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarrek ere.

Protokolo horrek, laburbilduta, honako fase hauek ditu:

  1. Eraso bat detektatzea: Aretoko langileek, barretako langileek, segurtasuneko langileek edo bertaratutako edozeinek eman dezakete. Bai eta biktima batek ere.
  2. Komunikazioa: eraso sexistako edo sexu-erasoko egoera bati buruz: bai kokapen-langileei (ekitaldietan janzkera jakin batekin identifikatzen dira), bai segurtasuneko langileei edo barrutiko langileei.
  3. Jarduera: Lehenik eta behin, eraso posible baten aurrean jardun behar da beti, biktimarengana hurbilduz eta ongi dagoen eta/edo laguntza behar duen galdetuz (biktimak erasoa ukatu dezake eta laguntza ukatu).
  4. Biktimarentzako arreta eta bideratzea eraso motaren arabera (SOS Nafarroa/112 telefonoa). Biktimari presiorik egin gabe, baina bakarrik utzi aurretik ondo dagoela ziurtatuz. Adin txikikoen kasuan, segurtasun-indarrek gurasoei edo legezko tutoreei abisatuko diete.

Zer objektu daude debekatuta barrutian?

  • Arma eta objektu arriskutsuak: aiztoak, su-armak, objektu zorrotzak edo ebakitzaileak, espraiak eta abar.
  • Legez kanpoko edozein substantzia.
  • Beirazko objektuak: Botilak, edalontziak eta abar.
  • Poltsa handiak: DIN A4 baino handiagoak diren poltsak, edo gardenak ez direnak.
  • Grabagailu profesionalak: Lente trukagarriak dituzten kamerak, audio- eta bideo-ekipo profesionalak.
  • Kameren osagarriak: Selfie makilak, tripodeak eta abar.
  • Ikusmena oztopatzen duten objektuak: Beste parte-hartzaileen ikusmena oztopa dezaketen kartel handiak, pankartak, arropa edo mozorroak.
  • Argiak eta bateriak (telefono mugikorrekoak izan ezik): Argi kimikoak, LED eskularruak, bateria eramangarri handiak, laser-puntakoak eta abar.
  • Gailu elektroniko handiak: Ordenagailu eramangarriak, tabletak eta abar.
  • Zigarroak, lurrungailuak eta pizgailuak.
  • Tolesgarriak ez diren aterkiak debekatuta daude.
  • Maskotak: Oro har, ez da maskotarik onartzen (zerbitzuko animaliak izan ezik).

Garrantzitsua da kontzertu edo ekitaldi bakoitzerako debekatutako objektuen zerrenda espezifikoa egiaztatzea, aldatu egin baitaiteke. 

Ekitaldiaren informazio ofiziala bertara joan aurretik kontsultatzea gomendatzen da.
Baimenik gabeko edozein objektu sartzeak barrutitik kanporatzea ekarriko du (kontsultatu Nafarroa Arenako Onarpen Protokoloa).
 

Erre daiteke barrutian?

Ez. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezin da barrutiren barruan erre ikuskizun bakar batean ere. Kanpoan erretzaileen gunea prestatuko da, ekitaldi bakoitzaren arabera.

 

Nola ezagut ditzaket Nafarroa Arenan egiten diren ekitaldi guztiak?

Ikusi programazioa www.navarrarena.com helbidean eta harpidetu gure hileroko buletinera webgunetik, baita WhatsAppeko alerta-sistemara ere.