38€-tik aurrera
- Baluarteko Txarteldegia
- NICDOko informazio eta salmenta gunea La Morea merkataritza-zentroan
- www.navarrarena.com
- nedrconciertos.com
- Vivaticket
Sarrerei eta salmenta-puntuei buruzko zalantzaren bat duzu?
16 urtetik beherakoek pertsona heldu arduradun batez lagunduta joan beharko dute.
16 eta 17 urtetik beherakoek sinatutako baimen batekin sartu beharko dute.
38€-tik aurrera
- Baluarteko Txarteldegia
- NICDOko informazio eta salmenta gunea La Morea merkataritza-zentroan
- www.navarrarena.com
- nedrconciertos.com
- Vivaticket
Rock@rena Festival Iruñara iristen da.
Urriaren 9an Rock@rena Festivalaren lehen edizioa egingo da Iruñeko Nafarroa Arenan. Zuzeneko rock onenarekin ezinbesteko hitzordu berri horretan, Madrilgo Ultraligera izango da kartelburu. Kartela Linaje eta Cobardes taldeekin borobilduko da, eta estatuko rock alternatiboaren talde errebelazioaren nahiz hiri-rockaren talde errebelazioen presentzia uztartuko du. Rock alternatiboari eskainitako jaialdia rockaren inguruan egituratutako musika-estilo eta -tonu guztiei aterpea emateko sortu da; bai soinu-proposamen berriei, bai dagoeneko sendotuta daudenei, betiere estilo mitiko horren inguruan ardaztuta.
Ultraligera fenomeno bihurtu da, jotzen duten agertoki bakoitza hankaz gora jartzen duen talde. Iruñera iritsiko dira biraren erdian, gero eta handiagoa den publikoaren aurrean beren zuzeneko indartsua eskainiz. Bestalde, Linaje kartelera batu da estatuko hiri-rockaren aldeko apustu handietako bat bezala, eta une honetako ezinbesteko talde gisa sendotzen ari da.
Cobardes taldeak bizi duen une ikusgarriaren baitan, Madrilgo Eslava antzokia edo Iruñeko Zentral Kafe Teatroa bezalako aretoak leporaino bete ondoren, Cobardesek Navarra Arenan ospatuko du talde gisa hamargarren urteurrena, hobekien dakiten moduan: rock and rolla jotzeko duten modu berezi eta pertsonalaren bandera altxatuz. Taldeak, kontzesiorik gabe, dagoeneko ezaguna duen soinu propioa erakutsiko du —azken diskoan, Balance de daños lanean, ezin hobeto islatzen dena—, eta Javi-ren ahotsak, taldearen benetako nortasun-ikur eta bereizgarriak, are nabarmenago markatuko du soinu hori.
Arena Autobus Zerbitzua
Arena Bus NICDOk Nafarroa osoan zehar bidaiatzen duen zerbitzua da, Navarra Arenan programatutako ikuskizun handienetara eramateko.
Arena Autobus Zerbitzua
Arena Bus NICDOk Nafarroa osoan zehar bidaiatzen duen zerbitzua da, Navarra Arenan programatutako ikuskizun handienetara eramateko.
ArenaBusaren salmenta ekitaldia baino 48 ordu lehenago itxiko da