Datu teknikoak
Nafarroa Arenak hainbat terraza, balkoi eta hall ditu, eta barrutian egiten diren gertaeretan gune osagarri gisa funtzionatzen dute atseden hartzeko edo jateko eremuak sortzeko, esaterako.
Bigarren solairuan, pista nagusirako eta 105,56 m2-ko frontoira ikuspegi zuzena duen barneko terraza ireki bat dugu. Bere alboan, Sadar behatokia dago, Sadar futbol-zelaiaren sekulako ikuspegia duen beirate handi bat. Behatokiak 40 pertsonako edukiera du eta 89,25 m²-ko azalera. Bi guneak Navarra-Nafarroa aretoaren alboan daude, eta horrek multzoan erabiltzea errazten du.
Lehen solairuak bi balkoi pribilegiatu ditu A balkoia eta C balkoia, biak pista nagusiaren ikuspegi zuzenarekin. C balkoiak, 149 m²-ko azalera du eta Premium aretoaren alboan dago. A balkoira A atetik sartzen da eta 147 m2 ditu.
0. solairuan, bi hall zabal ditugu A eta C ateen sarreretan. Gune hauek oso aproposak dira merchandising puntu edo azoka-eremu gisa, ikusgaitasun eta bisitari-fluxu bikaina eskaintzen baitute. Hall-ak hedatu egiten dira plataforma gaitzen denean.
Azkenik -1 solairuan, Hall Gorriak pista nagusirako sarbidea ematen du, eta Nafarroa Arenako bulegoetatik sartzen da. Gune giltzarriak dira gertaerak ekoizteko eginkizunetarako, ezin hobeak akreditazioak jasotzeko edo M&G gisako publikoa duten artistei harrera egiteko, aldagela/kamerinoekin zuzenean konektatzen duelako.
- IrudiaHall GorriaDeskribapena
-1 solairuan dagoen gunea. Nafarroa Arenako bulegoetatik sartzen da.
- Irudia1.Hall eta 2. HallDeskribapena
Espazio zabalak eta ikusgarritasun bikainarekin, 0 solairuan kokatuak.
- IrudiaA Balcoia eta B BalcoiaAzalera147 / 149 m²Deskribapena
Pista Nagusira zuzeneko ikuspegia duten espazioak, 1. solairuan kokatuak.
- IrudiaBarneko terraza eta Sadar behatokiaEdukiera, guztiraBehatokia: 40 pertsonaAzalera105 / 89 m²Deskribapena
Pista nagusiaren, frontoiaren eta Sadarren ikuspegia duten guneak 2. solairuan