
Nafarroako Foru Komunitate Torneoa Emakumezkoen Pilota
Sarrerei eta salmenta-puntuei buruzko zalantzaren bat duzu?
Navarra Arenak emakumezkoen pilota txapelketako finalak hartuko ditu, honako kategorietan: Esku Pilota Promesak, Goma Paleta 1. Maila eta Esku Pilota Elitea.
Nafarroako Foru Komunitateko Pilota Txapelketa (TCFN) femeninoak bere sorrerako funtsa eta balioak mantentzen jarraitzen du: emakumeak kirolean txertatzea eta modalitate autoktono bat sustatu, bultzatu eta haztea. Errendimendu-helburuak zein parte-hartze-helburuak uztartzen dira; izan ere, esku-pilotako eta erremintako pilotari onenak aritzen dira, baina aldi berean emakumeen parte-hartzerik handiena bilatzen da, izen-emate librea eskaintzearen bidez adin txikikoetan ere praktika sustatuz. Helburua da emakumezkoen kirola indartzea, erreferenteak sortzeko eta emakumea kirolean ikusgai egiteko aukera emango duen lehiaketa esanguratsu baten bidez.
Txapelketan guztira 76 pilotarik parte hartuko dute, eta finalak urriaren 5ean, 17:30etik aurrera, Navarra Arenan jokatuko dira.
Jokatuko diren finalak hauek izango dira:
- Esku Pilota Promesak
- Goma Paleta 1. Maila
- Esku Pilota Elitea