Zer da?

Arena Club Nafarroa Arenaren konfigurazio berria da, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko segurtasun-neurri guztiak betetzeko.

Pista eta harmailen birkonfigurazioa da.

Pistan, 215 mahai jarri dira aulki altuekin. Mahaiak bi eta lau pertsonakoak dira, eta, sarrerak erosterakoan, osorik erosi behar dira. Alegia, mahaiaren 2 edo 4 sarrerak erosi behar dira nahitaez.

Harmailetan, aldiz, eserleku batzuk hutsik utzi dira. Erosteko orduan, sarrerak binaka erosiko dira, eta bertaratutakoen eserlekuen bi alboetan, aurrean eta atzean hutsuneak egongo dira pertsonen arteko distantzia ziurtatzeko.