Informazio praktikoa

Nafarroa Arena Sadar kalean dago. Eskualdeko hiri garraioko 1, 6, 9, 11 eta 16 linek gertu dute geldialdia. Kokapen zehatza eta garraoibideak ondorengo web-orri honetan ikus ditzakezu: https://www.navarrarena.com/eu/kontaktua

Eskualdeko hiri garraioko 1, 6, 9, 11 eta 16 linek gertu dute geldialdia. Horien inguruko informazio gehiago ondorengo web-orrian aurki dezakezu: https://www.navarrarena.com/eu/kontaktua

Autoa uzteko leku asko dago inguruetan.

Ez dago motoak uzteko lekurik eraikinaren kanpoaldean, baina bai inguruan.

Bai, bizikletak uzteko estali gabeko lekua dago.

Ekitaldi edo ikuskizun bakoitzak ateak irekitzeko bere ordutegi propioa du. Twitter-en, Facebook-en Instagram-en edo infonavarrarena@nicdo.es-en kontsulta ditzakezu ordutegiok.

Atzerapenak saiheste aldera, aurretiaz joatea gomendatzen dugu.

Sarbide ateak ekitaldi edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Ekitaldi bakoitzeko programazioa kontsultatu dezakezu edo gure harremanetan jarri Twitter, Facebook, Instagram edo infonavarrarena@nicdo.es-en bidez.

Soilik behar bezala ziurtatuko laguntza-txakurrak sar daitezke.

Bai, esparrura sar zaitezke ikuskizuna hasi eta amaitzeko 15 minutu falta diren arte.

Segurtasun-kontrolak daude esparrura sartzeko.

Bai, edozein unetan atera zaitezke. Behin aterata, ezingo zara berriro sartu, sarrerak bere baliozkotasuna galtzen baitu, ikuskizuneko enpresa-sustatzaileak kontrarik baimendu ezean.

Nafarroa Arenak esparrurako hustuketa-plana du larrialdi kasuetarako. Jarrai itzazu antolakuntzako, segurtasuneko edo/eta bezeroen arretarako langileen jarraibideak.

Gertakizunaren arabera, sarrerak erosi dezakezu www.navarrarena.com webgunean, Baluarteko lehiatiletan ( Astelehenetik Larunbata arte 11:00tik 14:00 arte eta 17:00etik 20:00ak arte), ikuskizunaren egunean Nafarroa Arenako lehiatilan sarrerak libreak badaude (ikuskizunaren fitxa ikusi) eta gertakizunaren arabera enpresa antolatzailearen salmenta web-an.

Gertakizunaren egunean, gelditzen badira, erosi ahal daitezke Nafarroa Arenako lehiatilan, A Atea eta kafetegiaren ondoan. Gertakizunaren fitxa ikusi.

Baluarteko lehiatilak 11:00tik 14:00 arte eta 17:00etik 20:00ak arte Astelehenetik Larunbata arte irekita daude. Ikuzkizunaren egunean  sarrerak Nafarroa Arenan erosi daitezke (gertakizunaren fitxa ikusi).

Bai, kreditu-txartelarekin ordain daitezke sarrerak.

Zure sarrerak www.navarrarena.com-en erosi badituzu eta paperean sarrerak jasotzeko aukera hautatu baduzu, ikuskizuna baino egun bat lehenago jaso ahalko dituzu Baluarteko lehiatiletan edo egunean bertan Nafarroa Arenan. Sarrerak beste plataforma baten bidez erosi badituzu, plataforma horretako enpresa-kudeatzaileari kontsultatu beharko diozu.

Zure sarrerak www.navarrarena.com-en erosi badituzu eta paperean sarrerak jasotzeko aukera hautatu baduzu, erreserba-zenbakia edo erosketa egiteko erabili duzun posta elektronikoaren helbidea aurkeztu beharko duzu.

www.navarrarena.com-en erositako sarrerak online erosketan jasotako PDF-aren bidez berriz inprima daitezke. Sarrerak lehiatilan kreditu-txartelarekin erosi badira, idatzi infonavarrarena@nicdo.es-era, emaiguzu egoeraren berri, sarrerak berriro inprimatuko ditugu eta aurrekoak baliogabetu. Eskudiruz erosi badituzu sarrerak, ezingo dugu kopiarik egin

Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko, ekitaldia bertan behera geratzen den kasuetan izan ezik.

Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko, ekitaldia bertan behera geratzen den kasuetan izan ezik.

Bai, baina soilik onartuko dira telefono mugikorretarako espreski deskargatutako sarrerak (adibidez: PassBook). Ez da argazkirik edo pantaila-irudirik onartuko.

Esparrua seinaleztatuta dago eta bezeroen arretarako gure taldeari galde deizaiokezu.

Sarreren argazkiak ez argitaratzea gomendatzen dugu. Egin nahi izatekotan, ez argiratu inoiz barra-kodea edo QR kodea.

Argazkiak, bideoak edo bestelako multimedia edukiak egiteko baldintzak ekitaldi bakoitzaren

Segurtasun eta edukiera arrazoiak direla eta, ezinezko da lekuz aldatzea behin ikuskizuna hasi denean.

Bai. Indarreko araudia betetzen, Nafarroa Arenak mugikortasun gutxiko pertsonentzako  lekuak erreserbatuak ditu. Mugikortasun gutxiko pertsonak sarrereren erosketa egin dezakete, gertakizun bakoitzaren fitxan azaltzen diren salmenta plataformetan. Lokalitate hauek “Movilidad Reducida” izenarekin agertzen dira.

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren prezioa enpresa-sustatzaileak ezarritakoa da. Online salmentan kontsultatu ahalko duzu, eskuragarri dagoenean, edo mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak erosteko 948 066 061 telefonoan, lehiatilaren ohiko ordutegian (11:00etatik 14:00tara eta 17:00etatik 20:00etara) Baluarten edo Nafarro Arenan erosi baldin badituzu. infonavarrarena@nicdo.es-en ere jar zaitezke gurekin harremanetan

Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuetara iristeko sarbidea C atea da. Sarbide hori arkitektura-oztoporik gabekoa da eta behar bezala seinaleztatuta dago.

Sarbide berezia behar duen desgaitasunik izatekotan, eta mugikortasun urriko sarrerarik ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en eta zure egoera aztertuko dugu.

Soilik pertsona laguntzaile bat sartzea aurreikusten da. Hala ere, zure egoera bestelakoa bada, gurekin harremanetan jar zaitezke infonavarrarena@nicdo.es-en zure egoeraren berri emateko eta beharrezkoak diren pertsonentzako lekua bilatzen saiatuko gara.

Gurpildun aulkia erabiltzen baduzu, ezingo zara eserlekuetara iritsi. Horregatik, jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en eta zure egoera aztertuko dugu.

Ez, segurtasun arrazoiak direla eta, soilik eskailerak igo eta jaitsi ditzaketen pertsonak sar daitezke pistan, sarbidea eta hustuketa eskaileraretik egiten baita.

Jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en zure egoeraren berri emateko eta zure egoera aztertuko dugu, zure beharren eta sarreren eskuragarritasunaren arabera.

Bai, igogailu bat dago 0 solairuan.

Bai, eraikinaren inguruan desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-plazak daude.

Bai, Nafarroa Arenako publikorako arreta-langileek behar dutenei laguntza eskainiko diete

Jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en zure egoeraren berri emateko eta zure kasua aztertuko dugu ahal dugun neurrian lagundu ahal izateko.

Bai, indarreko araudiaren arabera, laguntza-txakurrak sar daitezke, beti ere behar bezala akreditatuta baldin badaude.

Ekitaldiaren arabera. Sarrerak erosterakoan enpresa-sustatzaileak ezarritako baldintza zehatzak begiratu beharko dituzu.

Ikuskizun bakoitzaren baldintza berezien arabera. Oro har, esparruak ezartzen du 14 urte baino gutxiagoko adingabekoak heldu batekin egon behar direla, baina antolakuntza bakoitzak bere muga propioa ezartzen du. Begiratu ekitaldi bakoitzaren baldintza zehatzak sarrerak erosterakoan.

Bai, beti izan beharko dute sarrera. Kontsultatu adingabekoentzako prezioak eta baldintza bereziak ikuskizun bakoitzaren fitxan edo sarrerak erosterakoan.

Bai, Nafarroa Arenak ume-aldatzaileak ditu.

Adingabekoak sar daitezkeen ikuskizunetan haur-kotxeak uzteko zaindu gabeko eremu bat jarriko da 0 solairuan.

Ezin da barrura sartu reflex kamerekin edo kamera profesionalekin.

Ezin da selfie makilik sartu.

Ez, ezin da bertan erositakoa ez den edaririk edota janaririk sartu. Elikadura-behar bereziak izatekoan, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbide honetan: infonavarrarena@nicdo.es.

Bai, beti ere bizkar-zorro edo poltsa txikiak baldin badira eta gure segurtasun-zerbitzuek berrikusi badituzte.

Ez, ezin da kaskorik sartu.

Kartelekin sar zaitezke, beti ere besteei traba egiten ez badie, ikuspena eta segurtasuna oztopatzen ez badute, eraikineko komunikazio-elementuak estaltzen ez badituzte eta iraingarriak ez badira.

Bai, Nafarroa Arenak kafetegia du, Grupo Vicastelar taldearen ardurapean dagoena eta David Yárnoz, Michelin izardun chef-a, da sukalde-burua.

Sarrera A atearen eta lehiatilen ondoan dago. Behin eraikinera sartuta, 0 eta 1 solairuan dauden barretara joan ahalko zara.

Barra finkoak eta mugikorrak daude eraikin osoan zehar, ikuskizun bakoitzaren arabera.

Bai, kreditu-txartelarekin ordain daiteke.

Bai, kirol- edo haur-ikuskizunetan izan ezik.

Ezin da adingabekoei edari alkoholdunik saldu edo eman.

Laguntza eskatu antolakuntza-taldeari, arreta-zerbitzuari edo segurtasun-taldeari osasun-zerbitzua aurki dezaten.

Bai, araudiak ezartzen duen bezala, osasun-zerbitzua dago.

Bai, Nafarroa Arena gune kardiobabestua da.

Idatzi comercialnavarrarena@nicdo.es-erazure datuak emanez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

www.navarrarena.com web-orria bisitatu dezakezu gure programazioa ikusteko eta gure hilabeteroko buletinera harpidetu web-orri beretik, baita eta WhatsApp-eko alerta-sistemara ere.

Oro har, prentsa-akreditazioak enpresa-antolatzaileak kudeatzen ditu. Edozein kontsulta izanez gero, comunicacionnavarrarena@nicdo.es-ekin jar zaitezke harremaneta eta informazioa antolakuntzarekin kudeatuko dugu.

Bidali zure curriculuma eta harremanetarako datuak infonavarrarena@nicdo.es-era.

https://www.navarrarena.com/eu/prentsa-aretoa-n komunikabideentzako informazio guztia eskura dezakezu (prentsa oharrak, logotipoak, irudiak, esteka interesgarriak, …). Gainera, edozein kontsulta izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke comunicacionnavarrarena@nicdo.es bidez eta ahal dugun neurrian lagunduko zaitugu.

Nafarroa Arenako ekitaldiren batean zerbait galdu baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es bidez.

Ez. Indarreko araudiaren arabera, ezingo da esparruan inoiz erre. Erretzaileentzako gune bat egokituko da ekitaldi bakoitzaren arabera.

Ez, ez dago kutxazain-automatikorik eraikinean.

Bai, doako wifia dago eraikinean.

Ez, ez dago telefono mugikorrentzako kargatze-punturik.

Merchandisingproduktuen salmenta ekitaldietako enpresa-kudeatzaile bakoitzaren araberakoa da. Twitter, Facebook, Instagram edota infonavarrarena@nicdo.es-en kontsulta dezakezu.