Informazio praktika

INFORMACIÓN PRÁCTICA

KOKAPENA, APARKALEKUAK ETA SARBIDEAK

 

KOKAPENA, APARKALEKUAK ETA SARBIDEAK

Nafarroa Arena Sadar kalean dago. Eskualdeko hiri garraioko 1, 6, 9, 11 eta 16 linek gertu dute geldialdia. Kokapen zehatza eta garraoibideak ondorengo web-orri honetan ikus ditzakezu. https://www.navarrarena.com/localizacion.

Eskualdeko hiri garraioko 1, 6, 9, 11 eta 16 linek gertu dute geldialdia. Horien inguruko informazio gehiago ondorengo web-orrian aurki dezakezu: https://www.navarrarena.com/localizacion

Autoa uzteko leku asko dago inguruetan.

Ez dago motoak uzteko lekurik eraikinaren kanpoaldean, baina bai inguruan.

Bai, bizikletak uzteko estali gabeko lekua dago.

Ekitaldi edo ikuskizun bakoitzak ateak irekitzeko bere ordutegi propioa du. Twitter-en, Facebook-en, Instagram-en o -en kontsulta ditzakezu ordutegiok.

.

Atzerapenak saiheste aldera, aurretiaz joatea gomendatzen dugu.

Sarbide ateak ekitaldi edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Ekitaldi bakoitzeko programazioa kontsultatu dezakezu edo gure harremanetan jarri Twitter, Facebook, Instagram edo bidez.

Plano de accesos al edificio: Puerta A, Plaza Aizagerria. Puerta C, Paseo Fermín Ezcurra. Señalización de accesos a pista en ambos lados del edificio.

Soilik behar bezala ziurtatuko laguntza-txakurrak sar daitezke.

Bai, esparrura sar zaitezke ikuskizuna hasi eta amaitzeko 15 minutu falta diren arte.

Segurtasun-kontrolak daude esparrura sartzeko.

Bai, edozein unetan atera zaitezke. Behin aterata, ezingo zara berriro sartu, sarrerak bere baliozkotasuna galtzen baitu, ikuskizuneko enpresa-sustatzaileak kontrarik baimendu ezean.

Nafarroa Arenak esparrurako hustuketa-plana du larrialdi kasuetarako. Jarrai itzazu antolakuntzako, segurtasuneko edo/eta bezeroen arretarako langileen jarraibideak.

SARRERAK

Sarrerak  www.navarrarena.com-en, Baluarteko lehiatiletan (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera) eta, ekitaldiaren arabera, ikuskizuna antolatzen duen enpresaren web-orrian eros ditzakezu.

Sarrerak ekitaldiaren egun berean, egongo balira, Nafarroa Arenako lehiatiletan eros ditzakezu, A atearen ondoan, kafetegiaren ondoan, ikuskizuna hasi arte.

Baluarteko lehiatilak irekita daude 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Ekitaldiaren egun berean Nafarroa Arenan eros ditzakezu sarrerak ikuskizunerako ateak ireki eta 4 ordu lehenagotik.

Zure sarrerak www.navarrarena.com-enerosi badituzu eta paperean sarrerak jasotzeko aukera hautatu baduzu, ikuskizuna baino egun bat lehenago jaso ahalko dituzu Baluarteko lehiatiletan edo egunean bertan Nafarroa Arenan. Sarrerak beste plataforma baten bidez erosi badituzu, plataforma horretako enpresa-kudeatzaileari kontsultatu beharko diozu.

.

Zure sarrerakwww.navarrarena.com-enerosi badituzu eta paperean sarrerak jasotzeko aukera hautatu baduzu, erreserba-zenbakia edo erosketa egiteko erabili duzun posta elektronikoaren helbidea aurkeztu beharko duzu.

www.navarrarena.com-enerositako sarrerak online erosketan jasotako PDF-aren bidez berriz inprima daitezke. Sarrerak lehiatilan kreditu-txartelarekin erosi badira, idatzi , emaiguzu egoeraren berri, sarrerak berriro inprimatuko ditugu eta aurrekoak baliogabetu. Eskudiruz erosi badituzu sarrerak, ezingo dugu kopiarik egin

Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko, ekitaldia bertan behera geratzen den kasuetan izan ezik.

Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko, ekitaldia bertan behera geratzen den kasuetan izan ezik.

Bai, baina soilik onartuko dira telefono mugikorretarako espreski deskargatutako sarrerak (adibidez: PassBook). Ez da argazkirik edo pantaila-irudirik onartuko.

Esparrua seinaleztatuta dago eta bezeroen arretarako gure taldeari galde deizaiokezu.

Sarreren argazkiak ez argitaratzea gomendatzen dugu. Egin nahi izatekotan, ez argiratu inoiz barra-kodea edo QR kodea.

Argazkiak, bideoak edo bestelako multimedia edukiak egiteko baldintzak ekitaldi bakoitzaren

Segurtasun eta edukiera arrazoiak direla eta, ezinezko da lekuz aldatzea behin ikuskizuna hasi denean.

MUGIKORTASUN URRIKO PERTSONAK ETA ARRETA BEREZIA

Bai. Indarreko araudiari jarriki, Nafarroa Arenak mugikortasun urriko pertsonentzako erreserbatutako lekua du. Sarrerak Nafarro Arena saltzen baldin  baditu  mugikortasun urriko pertsonek  948 066 061 telefonoaren bidez egin dezakete erreserba, lehiatilaren ohiko ordutegian (11:00etatik 14:00tara eta 17:00etatik 20:00etara). Eserleku horietarako sarrerak “Mugikortasun urria” izenpean saltzen dira eta sarreren prezioa bera da. Beste plataforma bidez saltzen badira beraiekin hitz egingo beharko da.

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren prezioa enpresa-sustatzaileak ezarritakoa da. Online salmentan kontsultatu ahalko duzu, eskuragarri dagoenean, edo mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak erosteko  948 066 061 telefonoan, lehiatilaren ohiko ordutegian (11:00etatik 14:00tara eta 17:00etatik 20:00etara) Baluarten edo Nafarro Arenan erosi baldin badituzu.  ere jar zaitezke gurekin harremanetan

Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuetara iristeko sarbidea C atea da. Sarbide hori arkitektura-oztoporik gabekoa da eta behar bezala seinaleztatuta dago.

Sarbide berezia behar duen desgaitasunik izatekotan, eta mugikortasun urriko sarrerarik ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure egoera aztertuko dugu.

Soilik pertsona laguntzaile bat sartzea aurreikusten da. Hala ere, zure egoera bestelakoa bada, gurekin harremanetan jar zaitezke zure egoeraren berri emateko eta beharrezkoak diren pertsonentzako lekua bilatzen saiatuko gara.

Gurpildun aulkia erabiltzen baduzu, ezingo zara eserlekuetara iritsi. Horregatik, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure egoera aztertuko dugu.

Ez, segurtasun arrazoiak direla eta, soilik eskailerak igo eta jaitsi ditzaketen pertsonak sar daitezke pistan, sarbidea eta hustuketa eskaileraretik egiten baita.

Jar zaitez gurekin harremanetan   zure egoeraren berri emateko eta zure egoera aztertuko dugu, zure beharren eta sarreren eskuragarritasunaren arabera.

Bai, igogailu bat dago 0 solairuan.

Bai, eraikinaren inguruan desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-plazak daude.

Bai, Nafarroa Arenako publikorako arreta-langileek behar dutenei laguntza eskainiko diete

Jar zaitez gurekin harremanetan zure egoeraren berri emateko eta zure kasua aztertuko dugu ahal dugun neurrian lagundu ahal izateko.

Bai, indarreko araudiaren arabera, laguntza-txakurrak sar daitezke, beti ere behar bezala akreditatuta baldin badaude.

UMEAK, HAURRAK ETA ADIN TXIKIKOAK

 

Ekitaldiaren arabera. Sarrerak erosterakoan enpresa-sustatzaileak ezarritako baldintza zehatzak begiratu beharko dituzu.

Ikuskizun bakoitzaren baldintza berezien arabera. Oro har, esparruak ezartzen du 14 urte baino gutxiagoko adingabekoak heldu batekin egon behar direla, baina antolakuntza bakoitzak bere muga propioa ezartzen du. Begiratu ekitaldi bakoitzaren baldintza zehatzak sarrerak erosterakoan.

Bai, beti izan beharko dute sarrera. Kontsultatu adingabekoentzako prezioak eta baldintza bereziak ikuskizun bakoitzaren fitxan edo sarrerak erosterakoan.

Bai, Nafarroa Arenak ume-aldatzaileak ditu.

Adingabekoak sar daitezkeen ikuskizunetan haur-kotxeak uzteko zaindu gabeko eremu bat jarriko da 0 solairuan.

ZER ERAMAN

 

Ezin da barrura sartu reflex kamerekin edo kamera profesionalekin.

Ezin da selfie makilik sartu.

Ez, ezin da bertan erositakoa ez den edaririk edota janaririk sartu. Elikadura-behar bereziak izatekoan, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbide honetan: .

Bai, beti ere bizkar-zorro edo poltsa txikiak baldin badira eta gure segurtasun-zerbitzuek berrikusi badituzte.

Bai, jantziak gordetzeko zerbitzua dago.

Ahaztutako jantziak eta objektuak 5 egunez gordeko dira gehienez. Nafarroa Arenako NICDO bulegoetan jaso ditzakegu 10:00tatik 14:00tara.

Ez, ezin da kaskorik sartu.

Kartelekin sar zaitezke, beti ere besteei traba egiten ez badie, ikuspena eta segurtasuna oztopatzen ez badute, eraikineko komunikazio-elementuak estaltzen ez badituzte eta iraingarriak ez badira.

SUKALDARITZA-ZERBITZUA

 

Bai, Nafarroa Arenak kafetegia du, Grupo Vicastelar taldearen ardurapean dagoena eta David Yárnoz, Michelin izardun chef-a, da sukalde-burua.

Sarrera A atearen eta lehiatilen ondoan dago. Behin eraikinera sartuta, 0 eta 1 solairuan dauden barretara joan ahalko zara.

Barra finkoak eta mugikorrak daude eraikin osoan zehar, ikuskizun bakoitzaren arabera.

Bai, kreditu-txartelarekin ordain daiteke.

Bai, kirol- edo haur-ikuskizunetan izan ezik.

Ezin da adingabekoei edari alkoholdunik saldu edo eman.

OSASUN-ZERBITZUA

 

Laguntza eskatu antolakuntza-taldeari, arreta-zerbitzuari edo segurtasun-taldeari osasun-zerbitzua aurki dezaten.

Bai, araudiak ezartzen duen bezala, osasun-zerbitzua dago.

Bai, Nafarroa Arena gune kardiobabestua da.

EKITALDIAK ETA PRENTSA

 

Idatzi zure datuak emanez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

www.navarrarena.comweb-orria bisitatu dezakezu gure programazioa ikusteko eta gure hilabeteroko buletinera harpidetu web-orri beretik, baita eta WhatsApp-eko alerta-sistemara ere.

 

Oro har, prentsa-akreditazioak enpresa-antolatzaileak kudeatzen ditu. Edozein kontsulta izanez gero, jar zaitezke harremaneta eta informazioa antolakuntzarekin kudeatuko dugu.

Bidali zure curriculuma eta harremanetarako datuak-era.

www.navarrarena.com/sala-de-prensa-nkomunikabideentzako informazio guztia eskura dezakezu (prentsa oharrak, logotipoak, irudiak, esteka interesgarriak, …). Gainera, edozein kontsulta izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke bidez eta ahal dugun neurrian lagunduko zaitugu.

GALDUTAKO OBJEKTUAK

 

Galdutako jantziak eta objektuak gehienez 5 egunez gordeko dira. Nafarroa Arenan dauden NICDO-ko bulegoetan jaso ditzakezu 10:00etatik 14:00etara.

Nafarroa Arenako ekitaldiren batean zerbait galdu baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan bidez.

BESTELAKOAK

Ez. Indarreko araudiaren arabera, ezingo da esparruan inoiz erre. Erretzaileentzako gune bat egokituko da ekitaldi bakoitzaren arabera.

Ez, ez dago kutxazain-automatikorik eraikinean.

Bai, doako wifia dago eraikinean.

Ez, ez dago telefono mugikorrentzako kargatze-punturik.

Merchandisingproduktuen salmenta ekitaldietako enpresa-kudeatzaile bakoitzaren araberakoa da. Twitter, Facebook, Instagram o kontsulta dezakezu