NICDOk eta Golemek autozinema bat abiaraziko dute Nafarroako Arena pabiloiaren instalazioetan ekainaren amaiera arte

2020 / MAI / 22
NICDOk eta Golemek autozinema bat abiaraziko dute Nafarroako Arena pabiloiaren instalazioetan ekainaren amaiera arte
Autocine Golem Navarra Arena

Astelehen honetan, maiatzak 25, Golemek eta Nafarroa Arenak autozinema abiaraziko dute erabilera anitzeko pabiloian. Astero saio ezberdinak izango dira, kartelera aldatuz. Hauen aforoa 60 ibilgailuetakoa izango da eta bakoitzean gehienez bi persona egon ahal daitezke, garbitasun eta segurtasun arauak errespetatuz. Hori dela eta, ezingo dira sartu sukarra, arnas-arazoak edota isolazio edo koarentenan dauden pertsonak.

Eraikinerako sarrera saio bakoitza hasi aurretik ordu bat lehenago irekiko da, Eladio Zilbeti kaletik. Heldutako ordua eta ibilgailu motaren arabera, langileek lekuak esleituko dituzte. Iada barruak egonda, motorra itzaliarekin, ikusleak pelikulaz disfrutatu ahal izango dute FM 102.1 sintonizatuz.

Astelehenetik igandera bi saio ospatuko dira 17:00 eta 20:30 orduetan. Garrantzi handia eman zaio programazioaren barietaeari. Beraz, arratsalderoko lehenengo saioan, kritika ona jasotako hainbat pelikula proiektatuko dira eta 20:30tako saioan zinema aretoak itxi behar izan zirenean karteleran zeuden film komertzialak lekua izango dute. Gainera, ostegunero 20:30ko saioa zinemaren historiako film mitikoetarako momentua izango dugu.

Sarreren salmenta interneten bidez egingo da. Ibilgailu bakoitzaren prezioa beti 10 euro izanez, kontuak izan gabe bat edo bi persona datozen. Interneten bidezko salmentan soberan geratzen direnak, eraikinaren sarreran erosi ahal izango dira, heltze ordua kontutan hartuta. Sarreren salmenta: www.navarrarena.es y www.golem.es

Lehenengo saioa doan osasun arloko langileentzako

Estreinaldiaren egunean 20:30h saioa bakarrik proektatuko da eta osasun arloko langileendako erreserbatua dago, doan disfrutatu dezaten. Horretarako, sarrera betiko plataformetan (doan) erosi, eta sarreran osasun arloko langile txartelarekin erakutsi behar izango dute. Honekin, eskertu nahi ditugu gure osasunaz kezkatzen eta ardura hartzen ari direnak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.