Golem Nafarroa Arena Autozinemak agur esaten du eta lekukoa zinema aretoei itzultzen die

2020 / EKA / 26
Golem Nafarroa Arena Autozinemak agur esaten du eta lekukoa zinema aretoei itzultzen die

Golem Nafarroa Arena autozinemak atzo itxi zituen bere ateak nafartar zinemei lekukoa itzuliz. Hilabete honetan zehar, 5.000 ikusle baino gehiago igaro dira Golem zinemen eta NICDOren proiektu berri honetatik. Jendearen harrera oso ona izan da, konkretuki, 20:30 orduko saioetan, non sarrerak egunero agortu dituzte.

Ikusi ahal izan diren filmen artean zinemen itxiera baino lehen karteleran zeuden pelikulak eta zinemaren izen klasikoak egon dira. Azken hauen arrakasta izugarria izan da, Grease pelikularen bost saioetan egondako 570 ikusleak goraipatuz. Pelikula hau, autozinemetako erregina bezala bautizatuta, oso espeziala izan zen emandako giroa dela medio. Bere emisio lehenengo egunean San Fermín kotxe klasikoen asoziazioaren bisitarekin eta antolatutako mozorro txapelketarekin.

Gainera, autozinemaren hasiera egunean, ikusle guztiak osasun arloko langileak izan ziren. Dohainik izanda eta haien esfortzua eskertzen zuen  bideo txiki batekin hasi zen arratsaldea, haien lanaren inportantzia goraipatuz. Sesio ezberdin hauen artean ere, Lalaland pelikularen emisioa egon da. Gimnasia Erritmikoko Larraona club-eko bederatzi gimnasta Another day of life, abestiaren erritmora dantzatu zutelako hiru egunetan zehar, ikusleen sorpresa eta txaloak probokatuz.

Komunikabideen ondo hartzea dela eta, denbora honetan zehar lortu da, aisia, eta espezialki zinemak ahaztuak ez geratzea.

Orain normalitate berria ere ailegatzen da alderdi honetara. Hurrengo uztailaren hiruan, zinema aretoen irekiera izango da ia lau hilabete eta gero. Horretarako, gelak birmoldatu eta segurtasun arauen neurrietara egokitu dira. Gainera, kontzeptu berri bat dute orain eskuetan: ikusleei eskatu diete sareen bidez haien bizitzako pelikula aukeratzeko. Modu horretan ikusi nahi dituzten filmak aukeratu ahal dituzte.