ESTRENO
IRABAZI ARTE! telesailaren laugarren denboraldiko lehenengo kapituluaren estreinaldia Nafarroa Arenan otsailaren 1ean
Aski ezaguna den 'Go!azen'eko Pausoka ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako telesaila da 'Irabazi Arte!', eta Laboral Kutxa, Emakunde eta Joma ditu babesle nagusi. Telesailak kirolaren eta gazteen bizipenak jorratzen ditu, balioak eta bizitzako erronkak uztartuz. Bisitariak emozioz beteriko gazteentzako telesail bat aurkituko du, kirolaren eta bizitzaren arteko loturak erakusten dituena. Estreinaldia ordu eta erdikoa izango da.
Denborak aurrera egin du, Arene guztiz sendatuta dago eta futbol zelaira bueltatzeko prest, baina dagoeneko ez du ekiporik. Alaitzek, Printzesen kontrol osoa du eta ez hori bakarrik, Jon eta bera elkarrekin dabiltza. Nola izan liteke? Zer gertatu ote da hilabete hauetan? Learoko bizitza guztiz astinduko duen zerbait gertatzeko zorian dago. Galder izeneko ikasle berri bat agertuko da, denentzat ezezaguna, Arenerentzat izan ezik...
Ikuskizuna euskera hutsean da.
Sarrerak
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.