MYKE TOWERS

EUROPE TOUR 2025

Puerto Ricoko artista ikonikoa, Myke Towers, Nafarroa Arenan iritsiko da 2025eko maiatzaren 30ean. Musika urbanoaren izarrak ikuskizun paregabea eskainiko du, bere arrakasta handienekin, eta urteko ekitaldi musikal garrantzitsuenetako bat izango dela agintzen du. 

Kontzertua maiatzaren 30ean izango da, 21:00etan, eta gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo du. Myke Towers-en jarraitzaileek aukera izango dute zuzenean gozatzeko artista nazioarteko zerrendetan gorenera eraman duten abestiez. "La Curiosidad", "La Falda" eta "LALA" bezalako arrakastak dituen ibilbide sendoarekin, Myke Towers-ek musika urbanoaren eszenan erreferente izaten jarraitzen du, bere belaunaldiko artista eraginkorrenetako bat izanik.

Ez galdu aukera hau! Bizi ezazu gau ahaztezina Myke Towers-ekin Nafarroa Arenan.

Sarrerak

Sarrerak agortuta. Ez da sarrerarik salduko ez Baluarteko txarteldegian, ezta NICDOren La Moreako Salmenta eta Informazio Puntuan ere.

Salmenta-kanal bakarra: bclever.com

Sarreren berrerosketa

  • Rebel Tickets da berrerosketa kanal ofizial bakarra, bertan zure sarrera saldu edo eros dezakezu ekitaldira joan ezin baduzu edo sarrerarik gabe geratu bazara.
  • Rebel Tickets-ekin lankidetzan, transakzio seguruak eta ekitaldiko sarbide bermatua eskaintzen dira.
  • Beste plataforma ez-ofizialetan erositako sarreren kasuan, antolakuntzak ez du erantzukizunik izango.

Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.

Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.

Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.

Sarrerei buruzko ohiko galderak

Adingabekoak

16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.

18 urtetik beherakoak baimenarekin sartu beharko dira.

Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.

Mugikortasun gutxiko pertsonak

Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.

Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.

Entzuteko urritasuna

Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.

Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.

Arenabus Zerbitzua

Herriak, ordutegiak eta geralekuen informazioa:
 
1. Linea: Tudeletik: 17:05 – Tutera (Hilerriaren geralekua) – 17:30 – Cintruénigo (La Seta) – 17:40 Corella (Artes Eskolako ondoan dagoen geltokia) – 17:55 Castejón (Konstituzio Plaza) – 18:15 – Marcilla (AVIA gasolindegia)
 
Nafarroa Arenara iristea: 19:30
 
2. Linea: Caparrosotik: 17:40 Caparroso (Markesina) – 18:00 Olite/Erriberri (Erromatar Rua kaleko markesinaren geralekua) – 18:15 Tafalla (Guti's Bar) – 18:30 – Artajona (Konstituzio etorbidea – Urraca Erregina Artajonakoa LH)
 
Nafarroa Arenara iristea: 19:30
 
3. Linea: Beratik: 17:10 – Bera Bidasoa (Markesina) – 17:35 – Mugaire (Osasun Zentroko Intermodala berria) – 17:50 Elizondo (Udaletxeko Plaza) – 18:20 – Arraitzko Bentak
 
Nafarroa Arenara iristea: 19:30
 
4. Linea: Izaba/Isabatik: 16:30 – Izaba/Isaba (Autokarabanen Gunea) – 16:50– Burgi (Autobus geralekua) – 17:40 – Zangoza (Magdalena kaleko autobus geralekua) – 18:05 – Lizarrako Bentak ("El Cierzo" markesinako geralekua) – 18:30 Agoitz (Autobus geralekua. Kultur Etxea).
 
Nafarroa Arenara iristea: 19:30
 
5. Linea: Vianatik: 17:30 – Viana (La Solana) – 17:50 – Mendabia (Rural Kutxako markesina zaharra) – 18:10 Los Arcos (Sancho Azkarra etorbideko geralekua (Mavi Jatetxea)) – 18:25 – Lizarra (Mercatondoa kalea, 1 Lizarra (Cristalería Estellesa) – 18:40 – Gares (Mikel Tabernaren pareko markesina)
 
Nafarroa Arenara iristea: 19:30
 
6. Linea: Altsasutik: 17:45 – Altsasu (Isidro Melero kalea, Osasun Zentroaren ondoan) – 18:00 – Etxarri Aranatz (Burundabide kaleko markesina) – 18:10 – Uharte Arakil (Autobus geralekua) – 18:30 – Irurtzun (San Martin kalean dagoen geralekua)
 
Nafarroa Arenara iristea: 19:30
 
Autobusa ekitaldia amaitu eta 30 minutu geroago aterako da. Autobusa Aizagerria plazan hartuko da, A atearen aurrean.
Geraleku bakoitzean adierazitako ordua baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen dugu.
Arena Buseko txartelen salmenta ekitaldiaren hasiera ordua baino 48 ordu lehenago itxiko da (2025/05/22ko 19:30etan).
Gutxienez 6 erreserba behar dira Arena Bus linea aktibatzeko. Kopuru hori osatzen ez bada, zerbitzua bertan behera utziko da.
Prezioak:
5€ joan-etorria. Ez dago joan-etorriak banatuta hartzeko aukerarik.
3 urte baino gutxiagoko haurrek ez dute ordaintzen.

2025 / MAI / 30

21.00ETAN
Ateen irekiera: 19.00etan

Arenabus Zerbitzua Ostatu hartu prezio onenean
Antolatzen du

Burcor Producciones

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.