LUGAR PARAISO TOUR
Nil Moliner-ek 2025ean "Lugar Paraíso Tour" biraren amaiera iragartzen du, data berezi batekin Nafarroa Arenan. Iruñea, Madril eta Bartzelonarekin batera, halako kontzertu bat hartuko duten hirietako bat izango da, eta bertan, Lugar Paraíso osotasunean gozatzeko aukera izango da.
Estatuan zuzeneko ikuskizun indartsuenetako bat bezala sendotuta, Nil Moliner-ek 2024 hasieran Palau Sant Jordiko kontzertu betean eman zion hasiera birari, 16.000 pertsonatik gora bilduta. Ordutik, bere ikuskizuna herrialdeko jaialdi garrantzitsuenetan gozatu ahal izan da.
Sarrerak
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Adingabekoak
16 urte baino gutxiago duten pertsonak amarekin, aitarekin edo tutore legalarekin etorri beharko dira.
18 urtetik beherakoak baimenarekin sartu beharko dira.
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.