TOUR GIGANTE 2025
Leivak «denboraldi baterako errepidea uzten» agurtu zuen 2023ko abenduaren amaieran, ia bi urtez luzatu den bira berezi baten ostean. Ikuskizun ikus-entzunezko aparta horretan, milioi erdi lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Cuando te muerdes el labio biraren arrakasta handiak Leivari Bira Onenaren Saria eman zion Espainiako Musika Akademiaren Sarien lehen edizioan. Orain, Leiva agertokietara itzuliko dela iragartzeko unea iritsi da: Tour Gigante 2025.
Tour Gigante 2025 birak Espainian 30 emanaldi berezi izango ditu, eta oso laster Latinoamerikako ikuskizunen xehetasun gehiago ezagutaraziko dira.
Sarrerak
Sarrerak salgai daude www.leivaentradas.com webgunean. Ez daude salgai Baluarteko txarteldegian eta NICDOko informazio eta salmenta puntuan La Morea merkataritza gunean.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
2025 / URR / 10
22.00ETAN
Ateen irekiera: 20.00etan

Antolatzen du
Last Tour