60 YEARS OF SCORPIONS
Scorpions-ek bere 60. urteurrenaren ospakizuna ekarriko du Nafarroa Arenara 2025eko uztailaren 15ean. Ekitaldi historiko honetan, alemaniar taldearen arrakasta handienak gozatzeko aukera izango da.
Sei hamarkada hauetako musika eta arrakasten ospakizun hau aukera paregabea da hard rock eta heavy metalaren historian eragin ukaezina izan duen talde batekin gozatzeko. Scorpions-ek belaunaldiak gainditu dituzten klasiko ahaztezinak utzi dizkigu, eta hauek presente izango dira euren setlist-ean: matxinadaren ereserkia "Rock You Like a Hurricane", balada hunkigarria "Still Loving You", eta aldaketaren ikur bihurtutako "Wind of Change".
1965ean Hannover-en (Mendebaldeko Alemania) sortua, Scorpions metalaren lehen olatuaren parte izan ziren 'Lonesome Crow' diskoarekin (1972). 70eko hamarkadan, 'Lovedrive', 'Virgin Killer' eta 'Animal Magnetism' bezalako albumekin izar bihurtu ziren. 80ko hamarkadan, Billboard zerrendetan arrakasta handia izan zuten 'Love at First Sting' eta 'Blackout' albumekin, "Rock You Like a Hurricane" eta "No One Like You" bezalako Top 10 singleekin. Halaber, "Send Me an Angel", "Still Loving You" eta "Wind of Change" bezalako abesti ezagunak kaleratu zituzten.
Scorpions-ek 110 milioi album baino gehiago saldu ditu eta hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu, besteak beste, World Music Award, Brasilen posta-zigilu bat, Hollywood Rock Walk-eko izar bat, eta Echo sariak. Azkenaldian, Behe Saxoniako Estatuaren Saria ere jaso dute.
Sarrerak
Sarrerak salgai www.madnesslive.es.
*Baluarteko txarteldegian ezta NICDOren La Moreako Salmenta eta Informazio Puntuan.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.