Gimnasia Erritmikoa
Gimnasiaren festa handia estreinatuko da Nafarroa Arenan 2025ean, Rítmica FEST jaialdiaren lehen edizioarekin.
Gimnasia Erritmikoko lehiaketa berri bat da, formatu paregabea eta estatuko irismena duena. Bere helburua da diziplina honetan parte-hartzea sustatzea, lehiaketa eta aisialdia uztartuz. Nafarroa Arena aukeratu da gimnasiaren eskutik ziklo berri bati hasiera emateko.
Gimnasia erritmikoko jaialdi bat, kirol-lehiaketa berri batekin, irekia denontzat eta inskripzio-mugarik gabe, aisialdiko jarduerak, familia-dibertsioa eta erritmika asko uztartzen dituena. Taldekako parte-hartzea izango du, aldi bereko lehiaketa batean bost tapizetan. Bertan, gimnasia erritmikoko estatuko jardueretan lehiatu ez diren gimnastek eta Oinarrizko Mailako gimnastek parte hartu ahal izango dute. Lau egun zirraragarri izango dira, non taldeek sailkapen- eta kanporaketa-jardunaldietan lehiatuko diren, finaletara iristeko helburuarekin.
Uztailaren 1etik 5era bitartean izango den hitzordu honek lehiaketa-formatu berri bat aurkezten du, gimnasiaren inguruko jaialdi handi bat izan nahi duena. Ekitaldi honen helburua da diziplina honetan lehiaketaz gozatzeko aukera eskaintzea adin eta kategoria guztiei, baita aisialdiko jarduera ugariren bidez gozatzea ere, hala nola: tailerrak, masterclass-ak, musika edo gastronomia, parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei eskainiak. Azken finean, Rítmica FEST jaialdiak elkarbizitza-giroa sortuko du kirolaren bidez familiaren eta lurralde osoko parte-hartzaileen artean.
Sarrerak
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
2025 / UZT / 1-5

Antolatzen du
NICDOk, Gimnasiako Espainiako Errege Federazioarekin eta Nafarroako Gimnasia Federazioaren laguntzarekin.