GALA BEKEN BANAKETA 2025

Miguel Indurain Fundazioak (MIF) Nafarroako kirolaren 2024ko arrakasta ospatu du, urteroko Beka Olinpiko, Paralinpiko eta Emaitzen araberako Beken Banaketa Galarekin. Ekitaldi honek eskualdeko kirolarien ahalegina eta lorpenak aitortzen ditu.

Aurten, 169 kirolarik jaso dute Fundazioaren beka. Horietatik bostek Beka Olinpiko/Paralinpiko entzutetsua lortu dute:

Ariane Toro (judoa)
Adur Etxezarreta (eski alpinoa)
Iván Salguero (igeriketa egokitua)
Beatriz Zudaire (gurpil-aulkiko saskibaloia)
Eduardo Santas (2024ko Parisko dominaduna)


Urteko kirolari nafar arrakastatsuenak biltzen dituen galan, Zuhaitz Gurrutxaga bakarrizketalari euskaldunaren emanaldia izango da. Gurrutxagak, "FutbolisTOC" piezarekin, umorearen bidez kirolean garrantzi handia duen gai bat jorratuko du: osasun mentala.

Ekitaldian honako hauek izango dira buru, beste agintari batzuen artean: Miguel Indurain, MIFeko Ohorezko Patronoa; Rebeca Esnaola, MIFeko Patronatuko presidentea eta Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria; eta Jorge Aguirre, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari-gerentea.

Ekitaldirako sarrera gonbidapenez egingo da.

Sarrerak

Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.

Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.

Mugikortasun gutxiko pertsonak

Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.

Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.

Entzuteko urritasuna

Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.

Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.

2025 / EKA / 24

18.00ETAN

Antolatzen du

MIGUEL INDURAIN FUNDAZIOA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.