Gora Musika Erraldoia familia guztiei zuzendutako ikuskizun berezia izango da, non La Pamplonesak, 7 konpartsetako 44 erraldoi eta hainbat dantzarirekin batera, publiko guztia gozaraziko duen. Ezagunak diren abestiak joko dituzte, eta sorpresa?ugari egongo dira. Gainera, ekitaldi honen irabazi guztiak Anela eta Hodeilargi elkarteetara bideratuko dira. Sarreren erosketarekin hainbat sari dituen zozketetan parte hartu ahal izango da.
Zuri jantzita eta zapi gorri batekin etorri, sanferminetarako giro ederra emateko fest a honi!
Sarrerak
Sarrerak salgai www.navarrarena.com webgunean, Baluarteko Txarteldegia eta La Morea merkataritza gunean dagoen NICDOren informazio eta salmenta gunean.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
2025 / EKA / 8
18.30ETAN

Prezioak
Sarreren prezioa: 14 € + gastuak (bi zozketa-txartel sartzen dira).
1 urtetik beherakoak: Sarrera doan, baina gonbidapena jaso beharko dute ekitaldiaren egunean bertan txarteldegian.
Antolatzen du
Gora Musika