EUROPE TOUR 2025
Puerto Ricoko artista ikonikoa, Myke Towers, Nafarroa Arenan iritsiko da 2025eko maiatzaren 30ean. Musika urbanoaren izarrak ikuskizun paregabea eskainiko du, bere arrakasta handienekin, eta urteko ekitaldi musikal garrantzitsuenetako bat izango dela agintzen du.
Kontzertua maiatzaren 30ean izango da, 21:00etan, eta gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo du. Myke Towers-en jarraitzaileek aukera izango dute zuzenean gozatzeko artista nazioarteko zerrendetan gorenera eraman duten abestiez. "La Curiosidad", "La Falda" eta "LALA" bezalako arrakastak dituen ibilbide sendoarekin, Myke Towers-ek musika urbanoaren eszenan erreferente izaten jarraitzen du, bere belaunaldiko artista eraginkorrenetako bat izanik.
Ez galdu aukera hau! Bizi ezazu gau ahaztezina Myke Towers-ekin Nafarroa Arenan.
Sarrerak
Sarrerak agortuta. Ez da sarrerarik salduko ez Baluarteko txarteldegian, ezta NICDOren La Moreako Salmenta eta Informazio Puntuan ere.
Salmenta-kanal bakarra: bclever.com
Sarreren berrerosketa
- Rebel Tickets da berrerosketa kanal ofizial bakarra, bertan zure sarrera saldu edo eros dezakezu ekitaldira joan ezin baduzu edo sarrerarik gabe geratu bazara.
- Rebel Tickets-ekin lankidetzan, transakzio seguruak eta ekitaldiko sarbide bermatua eskaintzen dira.
- Beste plataforma ez-ofizialetan erositako sarreren kasuan, antolakuntzak ez du erantzukizunik izango.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Adingabekoak
16 urte baino gutxiago duten pertsonak amarekin, aitarekin edo tutore legalarekin etorri beharko dira.
18 urtetik beherakoak baimenarekin sartu beharko dira.
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.