IRUÑA ROCK

Festival

Iruña Rock-aren edizio berriaren kartela aurkeztu da, 2022. urteko martxoak 18 eta 19an ospatuko da.  17 talde egongo dira: Kase.O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maíz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita. 

Empresa sustatzailearen atzerapenaren komunikatua 

KAIXO IRUÑAROCKERXS!

Sentitzen dugu jakinaraztea, beste behin ere, urriaren 29, 30 eta 31rako aurreikusita zegoen Iruña Rock Jaialdia atzeratu egingo dela, Covid-19aren ondorioz, ezin izango
dugulako jaialdia denok nahiko genituzkeen baldintzetan egin.

Pandemiaren azken hilabeteetako bilakaera arretaz jarraitu dugu, eta bertaratutako pertsona, artista eta jaialdiko lankide guztien segurtasuna lehenesteko asmoz, uste dugu jarrera arduratsuena aurtengo jaialdia 2022ko martxoaren 18 eta 19ra atzeratzea dela.

Zoritxarrez, oraindik ez dago osasun eta mugikortasun baldintza egokirik eta, gainera, une honetan ez dugu gobernu-araudirik Iruña Rocken tamaina eta eskakizuneko jaialdi bat antolatu ahal izateko.

Era berean, konfiantza osoa dugu hurrengo jaialdia arrakastaz ospatuko dela eta oso garai zailak bizitzen ari garen arren, bereziki zuzeneko musika eta kulturaren sektorearentzat, “Iruña Rock 2022” ahaztezina izango dela. Datorren asteartean, abuztuaren 31n, kartelaren aurrerapen bat iragarriko dugu. Inoiz baino ozenago orro egingo dugu!

Erositako abonuak (2020koak zein 2021ekoak) automatikoki baliogarriak izango dira 2022rako, inolako izapiderik egin beharrik gabe. Aitzitik, egun baterako erositako sarrerak (bai 2020koak bai 2021ekoak) EZ dira baliozkoak izango datorren urterako.

GARRANTZITSUA! Sarrerak/abonuak duela urtebete baino gehiago erosi zirenez, sistemak ez digu aukerarik ematen itzulketa erosketa egin zen plataforma beraren bidez
egiteko. Hori dela eta, dagokion zenbatekoa, kudeaketa-gastuak alde batera utzita, transferentzia bidez itzuliko da. Horretarako, www.irunarock.com orrialdean eskuragarri jarriko den inprimakia bete beharko da. Itzulketa eskatzeko epea 14 egunekoa izango da, irailaren 1etik aurrera.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu lehen ediziotik Iruña Rock jaialdiaren alde jarri duzuen babes eta leialtasunagatik. 2022an ikusiko dugu elkar!

Sarrerak

Sarrerak salgai hemen musikaze

Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.

Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.

Adingabekoak

16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.

Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.

2022 / MAR / 18-19

Sarrerak
Antolatzen du

Irufest Producciones SL

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.