Gira 'El Árbol y el Bosque'
Irudien bitartez ikuzkizuna berriro bizi
Rozalén berriro dago agertokietan El árbol y el bosque laugarren estudio-albuma bere bandarekin aurkezteko. Pop- eta autore-abestien generoko erreferente nagusietako bat den kantautorearen lanik introspektiboena ziur aski, oso harrera beroa egin diote bai jendeak, bai kritikak.
Albumak konposizio bikain eta energikoak biltzen ditu, hala nola Este Tren edo El día que yo me muera, baita kutsu sozial nabarmena dutenak ere, hala nola Loba edo La Línea, eta, jakina, kantu feministak, El paso del tiempo edo Que no, que no kasu (Goya saria jatorrizko abesti onenari)
Y Busqué diskoaren gai nagusietako bat da; diskoaren kontzeptua ezin hobeto laburbiltzen duen abestia da: "Barne-bidaia da, gauzen, bizitzaren zentzuari erantzunak bilatzeko saiakera bat, ‘zergatik nago ni hemen’ galderari erantzun nahian. Azkenean, erantzuna bakardadean bilakatzen da argi. Kanpoan bilatzen dugu beti barruan sortzen dena...", azaltzen du artistak.
Sarrerak
SARRERAK AGORTUTAK
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Adingabekoak
16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.