MUESTRA TECNOCIENCIA 2021

Presentación de proyectos

Tecnociencia 2021 Azoka, aurten, Science Ekaitza ekitaldiari lotuta dago, eta edizio honetan 29 proiektu bildu dira formatu birtualean. Gehienak Navarra Arenan  hainbat standetan aurkeztuko dira eta sarrera librea izanen da -alde aurretik izena eman behar da-. Gurasoak, familiak eta irakasleak eta, oro har, jendea animatzen dugu zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaz blai dauden STEM proiektuak ezagutzera.

STEM Planetak ikasturte bukaeran Tecnociencia Azoka antolatzen du, ikasturtean zehar ikasle, irakasle edota erakundeek prestatu  dituzten zientzia ete teknologia proiektuak ezagutarazteko. STEM gaietan interesa duten pertsonen sarea sortzea bilatzen du Tecnociencia Azokak, STEM bera zertan datzan publikoari erakusteko tresna gisa. 

COVID19 delakoaren ondorioz, 2020an Tecnociencia Azoka beste modu batera egin zen, eta "proiektuen plaza birtuala" sortu zen. 2021ean, gure plaza birtualean proiektuak batzen jarraituko dugu, eta horietako batzuk standetan aurkeztuko dira Navarra Arenan, ekainaren 26an, Science Ekaitza ekitaldia laguntzeko.

Proiektuen erakusketa 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta sarrera doakoa izango da, izena eman ondoren. Zatoz STEM ezagutzera Nafarroako ikasleen eskutik!

2021 / EKA / 26

10.00ETAN

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.