MÓNICA NARANJO

PURO MINAGE BIRA

Irudien bitartez ikuzkizuna berriro bizi

Durante el espectáculo no habrá servicio de restauración (ni comida ni bebida). Tampoco se podrá entrar ni con comida ni con bebida del exterior, ya que la mascarilla es obligatoria en todo momento.

Mónica Naranjoren kontzertua, apirilaren 17rako zena, maiatzaren 15ean egingo da azkenik. Nafarroa perimetroan itxita egongo denez kontzertuaren aurreikusitako egunean, sarrera erosi duten askok ezin izango dute etorri, eta horregatik atzeratu da kontzertua. Irufest Producciones-ek, kontzertuaren sustatzaileak, eta artistaren bulegoak Osasun Departamentuko gomendioak eta kontzertura bertaratzekoak zirenen jatorria aztertu, eta kontzertua hilabete bat atzeratzea adostu dute.

Duela 20 urte, Mónica Naranjo bidegurutze batean zegoen... Batetik, diskoetxearen nahia zegoen, hau da, disko berria ateratzea "Palabra de Mujer" (1997) salmenta handi-handikoaren ildo beretik, eta, bestetik, barruan daraman artistari aditu eta berak nahi zuen diskoa ekoiztu, azkenean oroimenean geratuko zena...

Bere irizpidea inposatzeko borroka handia egin ondoren, hirugarren diskoa, 'Minage' (2000), merkaturatu zuen Mónica Naranjo abeslariak, Minari , hots, abestien mito italiar handiari ordaina. Hiru platinozko disko lortu zituen Espainian, eta urrezko disko bat Mexikon, eta, horrela, Espainiako poparen historiako disko garrantzitsuenetako bat da. 

Egun, bi hamarkada geroago, eta diskoa eduki berriekin berriro argitaratu behar duen honetan, Naranjok izen bereko errezitaldia ("PURO MINAGE") dakarkigu, non disko ahaztezin horretako abestiak joko baititu, soil-soilik piano baten  handitasuna lagun, zinez oso kontzertu intimo eta berezi batean. 

Covid-19ak eragindako pandemia gorabehera, Mónica Naranjok kalitateko kultura seguru baten aldeko apustua egiten jarraitzen du. 2020ko azken hiruhilekoan, Valentzian eta Madrilen aurkeztu du "PURO MINAGE", eta kontzertua eman baino aste batzuk lehenago agortu ziren sarrerak bietan. 

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.

Sarrerak

Erositako sarrerek egun berrirako balio dute, eta egun berrian bertaratu ezin duenak helbide elektroniko honen bidez eska dezake ezeztatzea eta dirua itzultzea: infonavarrarena@nicdo.es

www.navarrarena.com

Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.

Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.

Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.

Sarrerei buruzko ohiko galderak

Adingabekoak

16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.

2021 / MAI / 15

20.30ETAN
Ateen irekiera: 19.30etan

Antolatzen du

Irufest

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.