EL COLUMPIO ASESINO + BELAKO

Festival Santaspascuas

Irudien bitartez ikuzkizuna berriro bizi

Santas Pascuas-en musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, arrazoi honengatik ez da janaria ezta edaria zerbitzua egongo eta kanpotik sartzea debekatuta dago.

Horarios: 
  • Belako: 19.30h
  • El Columpio Asesino: 20.40h

Durante el evento puedes consultar la calidad del aire en tiempo real aquí

EL COLUMPIO ASESINO

El Columpio Asesino bueltan da bost urtean isilik-edo egon ondoren. 90eko hamarkadaren hondarrean Iruñean sorturiko taldea, egun estatu mailako pop alternatibo eszenako talderik garrantzitsu eta eragin handienetakoa duena da; Latinoamerikan ere bereziki sona handikoak, 2004a ezkero bira egiten dutenetik.
Asko dira beren pertzean egosten diren estiloak. Elektronikak gero eta pisu handiagoa hartzen du, kraut ez-ortodoxoenetik pop elegante eta ametsezkoeneraino doazen oinarrien gainean.
El Columpio Asesino agertokietara itzuli da Oso Polita/Last Tour-en eskutik,eta ezusteko soinu eraldaketa batekin: taldeak bere alderik popena agerian uzten du, ederraren eta siniestroaren arteko esentzia bere hori galdu gabe, betiere.

Eraso zerutiarra:
Zeruaren urdin absolutuaren aurrean zenbait pertsonari erasaten dion itoaldi edo asfixia
Zeru beheratuak, non ez baita espaziorik melankoliarako, tristeziarako edo kontenplaziorako
Perfekziorako eta etengabeko hazkunderako obsesioa, gaixotasun sozialera garamatzana
Optimizazioaren eta positibotasunaren tirania
Zoriontasun nahitaezkoaren garaia

 
BELAKO

Iritsi da Belakoren ordua. Atera da PLASTIC DRAMA euren laugarren diskoa. Urte osoa zeramaten abisatzen. Honek izan behar zuen taldearen lanik irekiena soinuari dagokionez, autokritikoena ikuspuntu sozialetik, eta anbiziotsuena jendarteratzeari dagokionez. Baita beren diskorik onena ere.
PLASTIC DRAMAko kantuek erpin anitzeko kubo batean askotariko eta ezohiko moldez errebotatzen dute. Pieza bakoitzari dario halako bere indar bat: albuma irekitzen duen Tie me up-eko The Strokesen gisako epika gitarreroa, balsaren hiruko konpas klasikoa Truce-n, The Craft-eko rock progresiboa, Marinela17-n crescendoan hausten diren piano melodia magikoak, All nerve-n laurogeietako iluntasunean sakon igeri dabiltzan baxuak, frantsesarekin jostatzen den Sirène... baina erdigunean beti entzuten da Belako. Eta Belakok jada badu bere pultsua, bere kaligrafia propioa nazioarte mailako kantagintzan.
PLASTIC DRAMA gauzen benetako zentzuaren bilaketaz ari da, oro muntaketa-kate, fabrikazio eta izaki bizidunen esplotaziora emandako mundu batean. Albumak ehiztari ehizatuaren parabola kontatzen du; nola gizakiak kontsumitzen jarraitzen duen bere burua kontsumitzen duen bitartean, eternitateari eta denborari berari bereahalakotasuna gailentzen zaion gizarte batean.

  

 

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.

Sarrerak

navarrarena.com y Taquilla de Baluarte. 

 

Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.

Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.

Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.

Sarrerei buruzko ohiko galderak

Adingabekoak

16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.

2020 / ABE / 25

19.30ETAN
Ateen irekiera: 18.30etan

Prezioak

Pista: 26€

Grada: 22€

Carnet Joven: los poseedores del Carnet Joven de Navarra pueden disfrutar de uno de los 200 códigos descuento de 10€ para la compra de entradas de uno de los eventos del Festival Santaspascuas en Navarra Arena o Baluarte. 

Sartzeko

Harmailetarako sarbidea A atetik (Aizagerria Plaza). Mahai bakoitientzako sarbidea Aizagerria plazatik. Mahai bikoitientzako sarbidea sototik. Mugikortasun gutxientzako pertsonen sarbidea C atetik

Banaketa planoa

Mugikortasun urriko pertsonak: C atetik sartzea gomendagarria da.

Antolatzen du

Asociación Santaspascuas

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.