MÓNICA NARANJO

PURO MINAGE BIRA

Duela 20 urte, Mónica Naranjo bidegurutze batean zegoen... Batetik, diskoetxearen nahia zegoen, hau da, disko berria ateratzea "Palabra de Mujer" (1997) salmenta handi-handikoaren ildo beretik, eta, bestetik, barruan daraman artistari aditu eta berak nahi zuen diskoa ekoiztu, azkenean oroimenean geratuko zena...

Bere irizpidea inposatzeko borroka handia egin ondoren, hirugarren diskoa, 'Minage' (2000), merkaturatu zuen Mónica Naranjo abeslariak, Minari , hots, abestien mito italiar handiari ordaina. Hiru platinozko disko lortu zituen Espainian, eta urrezko disko bat Mexikon, eta, horrela, Espainiako poparen historiako disko garrantzitsuenetako bat da. 

Egun, bi hamarkada geroago, eta diskoa eduki berriekin berriro argitaratu behar duen honetan, Naranjok izen bereko errezitaldia ("PURO MINAGE") dakarkigu, non disko ahaztezin horretako abestiak joko baititu, soil-soilik piano baten  handitasuna lagun, zinez oso kontzertu intimo eta berezi batean. 

Covid-19ak eragindako pandemia gorabehera, Mónica Naranjok kalitateko kultura seguru baten aldeko apustua egiten jarraitzen du. 2020ko azken hiruhilekoan, Valentzian eta Madrilen aurkeztu du "PURO MINAGE", eta kontzertua eman baino aste batzuk lehenago agortu ziren sarrerak bietan. 

Sarrerak

www.navarrarena.com

Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.

Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.

Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.

Adingabekoak

16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.

2021 / API / 17

20.30ETAN

Sarrerak
Antolatzen du

Irufest